XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzko emakumia

Euzkadi gure aberri maitia ikusirik gaur jopule baltz eta amorratu oneren azpian eta gure oitura garbi ta ederrak il zorian ikustian, gure besuak lotuta ezer jasoko ezpa litz lez ezin giñeike lo gozaro egin.

Gure oiturak galtzian eta erriak arrotzaren ekandu beltzak artutian, nik uste dot gure sendiak galtzen dagozala.

Jolas edo dantza loyak, erdel abestiak, ikuskai lotsagarriak, udazalien maltzurkerizko oitura nabarmenak eta abar, gure seme-alabaen ondamendia da.

Apurka apurka ba'duaz galduten gurasuaganako maitasun eta dedu ta lotsa agaztuten euren aberri laztana ta maitatuten arrotza.

Zein da gexo au osatuteko osakaia? Euzkotar ama!

Gu gara gexo larri ta mingotz au osatuteko osakairik eder ta onena.Irakatsi euskeraz gure seme-alabai, gure seme-alabaen biotz ta barrenetan irazi aberrien maitasuna eta beti alengindu kenduten arrotz zaletasuna.

Lotsagarria da euzkeldun ama batek bere seme-alabai euzkeraz ez irakastia.

Eta zelan gura dogu aberria gaizkatutia.

Atzerri izkuntzaz mintatuta? Euskera galtzen ba'da ta berarekin gure oitura ta sendia, zer aldakuntza izango ote dogu España'rekin ba?

Euzko emakumia, ene aizpa! Lagundu biar dautsegu gure nebai aberriaren lokarri edo estuntzak apurtu ta bera gaizkatuten.

Bildu gaitezan guztiok, danok aberriagaitik lan egiteko gerturik, euskera maitia zabaldurik, geure seme-alabai euzkal oiturak irakatsiaz, Euzkadi garbitzera, Euzkadi osotzera.

Gaur gure zelai ta baratzetan diran lora txuri, gorri orlegiak lez aberria jantzi ta bikaintzeko.

Garaitza eskuan daukagu eta arren eskatzen dautsugu, ene aizpa!, bildu gaitezala danok len bait len gure lora txorta onek aberriari eskeintzera.

Gure nebarekin batian lan egitera.

Euzkadi azkatzera ta espetxietan gaur diran neba orreik gaizkatzera.

Ez gaitezan beti negarrez egon, ezpa be alaitu biotzak ez bildurtu espetxiak, ez arrotzak eta gitxiago jopule baltzak.

Sorkaldetik agiri da argi gozo biguna. Bere aurrian, bildurtuta, igesi dua illuna...

!! Jagi, jagi, ta aurrera beti, euzko emakumiak!!

EMAKUME BAT.

Euzkadi'ko erri batetik, Orrilla'n 1946'gn.